Udalak berak zabaldutako ohar batean adierazi duenez, proiektua atzera botatzeko erabakia ostegunean adostu zuten. Ostiralean jakin zuen Bizi Zizur plataformak. Bilera batera deitu zituzten erabakiaren berri emateko. Pozik hartu dute berria, baina ez dute erabateko konfiantzarik Udalarengan.
Joan den urrian onartu zuen Zizur Nagusiko alkatetzan den Geroa Baik bideokamerak instalatzeko diru partida, oposizioan dagoen Navarra Suma taldearekin batera. EH Bildu gobernukidea eta AS Zizur bultzatutako neurriaren aurka azaldu zen. Baita herritarrak ere. Biltzarrak egin dituzte eta herritarren parte hartzea eskatzeko ia 1800 sinadura bildu dituzte.
Proiektua bertan behera geratu ondoren, kamera zaharrak ordeztuko ditu udalak eta ez ditu berriak gehituko. Hori horrela dela gainbegiratuko du Bizi Zizurrek.