Beriaingo alkateak barkamena eskatu dio ijitoen komunitateari

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 13a, 10:07

Urtarrilaren 7ko osoko bilkuran "ijitokeria" hitza erabili zuen Josema Menendez alkateak, haren soldatari eta aurreko alkateen soldatei erreferentzia eginez. Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioak erabilitako "diskriminazio-hitza lehenbailehen zuzentzeko eta atzera egiteko" eskatu zion.

Beriaingo Udaleko alkate Josema Menendez (Beriain Aurrera) harremanetan jarri da Ricardo Hernandez Gaz Kalo federazioaren koordinatzailearekin, haren hitzengatik barkamena eskatzeko. Hitz horien bitartez, ijitoen komunitatea iraintzeko asmorik ez zuela argitu du alkateak eskutitz bidez, onartuz "esamolde batzuk zenbaitetan ez direla behar bezala erabiltzen". "Esan nahi duguna adierazteko era zuzendu behar dugu, neurtuz esaten dugunarekin inor ez irantzeko", argitu du. Izandako elkarrizketaren eta jasotako mezuaren ondoren, gogo onez hartu du federazioak alkateak emandako barkamena. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!