Ijitoen aurkako hitzak erabili izana zuzentzeko eskatu diote Beriaingo alkateari

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 12a, 11:35

 Azken osoko bilkuran "ijitokeria" hitza erabili zuen José Manuel Menéndez alkateak (Adelante Beriáin-Beriain Aurrera), haren soldatari eta aurreko alkateen soldatei erreferentzia eginez.

Sare sozialen bidez egin du salaketa Gaz Kalo Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioak: "Gazkaló-tik Beriaingo alkateari erabilitako diskriminazio-hitza lehenbailehen zuzentzeko eta atzera egiteko eskatzen diogu".

Federazioak adierazi du, "zerbitzari publikoa den aldetik, kontu handiz jokatu behar duela haren hizkerarekin". "Ijitokeria" hitza erabili zuen Beraingo alkateak azken osoko bilkuran. Hurrengo osoko bilkuran "ijito herriaren aurkako hitz iraingarri eta diskriminatzailea" aktatik kentzeko eskatu du federazioak. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!