Sortzen: “Euskara esparru akademikotik atera eta jai girora eramango dugu”

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 13a, 09:53

Aurten ez da Euskal Eskola Publikoen aldeko ohiko jaia ospatuko. Hala ere, hezkuntza komunitatea biltzeko beharra ikusi du Sortzen elkarteak eta igandean goizeko 12:00etan “Euskara Antzokira” ekimena eginen dute. Elkarteko Marta Diez eta Adriana Urmenetarekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

Ezkaba, Hegoalde, Amaiur, eta Bernart Etxepare eskolek hainbat ikuskizun prestatu dituzte hizkuntza eta artea uztartuz, Antsoaingo antzokiko eszenatokian aurkeztuko dituzte. Euskara antzokira ekimenak hartuko du bigarren urtez Sortzen jaiaren lekua. 

Sortzen jaiak zuen helburu berdina izanen du, dena den, hitzorduak: “Euskara esparru akademikotik atera eta jai girora eramango dugu”.

12:00etan izanen da antzokiko hitzordua, eta bukatzean, Sortzen tonbola eginen dute Antsoaingo plazan. Bazkariak, eskalada saioak, diskoak, kamisetak eta liburuak oparituko dituzte, besteen artean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!