Feministok Fest jaialdia eginen dute bihar Antsoainen

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 4a, 10:38

Antolakuntza feminista ikusarazteko eta indartzeko jaialdia antolatu du Iruñerriko Mugimendu Feministak. Amaia Santesteban mugimenduko kidearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.

Martxoaren 8ko leloarekin bat eginez - Antolakuntza feminista gure garra -, eta normaltasuna berreskuratzen ari direla probestuz, berrio elkartzeko eta egun feminista bat antolatzeko beharra ikusi du Iruñeko Mugimendu Feministak. Bihar izanen da egun hori, Antsoainen: Feministok Fest. "Hemen gaudela ikustarazi nahi dugu", azaldu du Euskalerria Irratian Amaia Santestebanek. 

Bi une nagusi izanen ditu jaialdiak. Eguerdian izanen da lehenengoa, Antsoaingo antzokian. Hasi ginenean baino gehiago gara, Mugimendu Feministaren hainbat mugarri mahai ingurua eginen dute. "70eko hamarkadatik, orain arte Iruñean, Nafarroan egon diren mugarri feministak errepasatuko ditugu, nola antolatu garen kontatuko dugu, genealogia eginez". Bigarrena, bazkal aurreko kalejira izanen da. 

Hala ere, denetarik izanen da bihar Antsoainen. Futbito txapelketa antolatu dute abiatzeko, haurrentzako jolas feministak izanen dira, dance hall tailerra eta egunari amaiera emateko, kontzertuak, Txokogorrin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!