Garbiñe Aranburu: "Bertan egin behar ditugu posible langileontzako aldaketak"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko urr. 5a, 13:48

Greba "ezinbestekoa" da, LAB sindikatuko idazkari nagusiaren iritziz. Begi bat Madrilen eduki behar duela uste du, baina Madrilen posible ez dena Euskal Herrian lortu beharko dela dio. Bertako erakundeak eta patronalak interpelatu nahi ditu sindikatu abertzaleak. Data adosteko negoziazioan dira Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten taldeak.

Grebara deitzen duten hotsak gero eta gehiago dira. Burujabetza, bizitza dueinerako lelopean, grebarako oihuez lagunduta  protesta egin dute, eguerdian, Nafarroako LAB sindikatuko ordezkari nagusiak, Antsoaindik Iturrondo enplegu agentzia publikoraino.

Nafarroako ordezkariak bildu ditu sindikatu abertzaleak Antsoaingo antzokian, sindikatuak aurrera eraman dituen borrokak elkar trukatzeko.  Kongresuko buru sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izan da, eta amaieran, manifestazioa hasi baino lehenago, Euskalerria Irratiaren galderak erantzun ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!