Urte eta erdi baino gehiago da Barañaingo Herrigunea osatzen duten kolektiboak espazio berri bat bilatzen ari direla, baina gero eta korapilatsuagoa bihurtu zaie. Udalak ez du jarrera irmorik erakutsi egoera konpontzeko.
Eguneko zentro berria orain arte haien jarduna hartzen duen lokalean ezarriko du Barañaingo Udalak. Trukean, lehenik lokal bat aipatu zien elkarteei; aurten bigarren bat.
Azken bileran udalak aurre-akordio bat proposatu zien eragileei, eta hori aztertzen ari dira. Tartean, jarduerak gutxitu behar izan dituzte, ez baitute orain arte jakin noiz utzi beharko duten lokala.
Eguneko zentroa eraikitzen hasi nahi du Navarra Sumako udalak, eta egungo lokala utzi behar dutela adierazi die dagoeneko. Azaroan amaitzen zaie hitzarmena, baina lehenago atera beharko dute. Aldi baterako hultur etxea utziko diete; egoitza berria noiz izanen duten, ordea, ez dakite.