Jaso Ikastolak feminismoari eskainitako musikala estreinatuko du ostiralean

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko mai. 4a, 10:07

Sutan antzezpen berria Barañaingo Auditorioan taularatuko dute 12:00etan ikasleentzat eta 19:00etan jendearentzat zabalik. Sarrerak hamabost euroan daude salgai.

Jaso Ikastolako ikasleek feminismoari eta lan-berdintasunari eskainitako hamargarren musikala estreinatuko dute ostiralean: Sutan. Enar Ozkoidi aktore eta musikariarekin eta Imanol Janices musikalaren zuzendarietako batekin mintzatu da Euskalerria irratian. 

Hamargarrena musikala da aurten eskeiniko dutena, eta horrek berezi egin du aurtengo obra. Ikuskizunak Iruñeko Gazte Orkestraren laguntza izango du eta uda honetan Reykjavic-eko hezkuntza eta antzerki jaialdian aurkeztuko da. 

Jaso Ikastolaren musikala, musikala baino gehiago da, ordea: DBHko sormen eta ekintzailetza hezkuntza programa baten emaitza da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!