Mintxo Astiz: "Itxura bat ematen dute, baina euskaraz hitz egiteko eskubideak kentzen dizkigute"

Lohizune Amatria Zabalza 2021ko aza. 3a, 09:49

13 lanposturi hizkuntza eskakizuna kendu die udalak, PSNko eta Navarra Sumako zinegotzien aldeko botoekin. Barañaindar talde batek egoera lehengoratu dezala eskatu dio udalari. Mintxo Astizekin mintzatu da Euskalerria Irratia.

Kiroldegiko atezainek edota kultur etxeko langileek ez dute aurrerantzean euskara eskakizunik edukiko lanpostua eskuratzeko. Barañaingo Udalak ekainaren 22an aldatu zituen plantilla organikoaren baldintzak. 

Egoeraren aurrean, Barañaingo guraso elkarteak, elkarte euskaldunak, euskaltegiak eta bizilagun zeinbat batu dira, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Administrazio auzitegian helegitea jarri dute egoera aldarazteko.

Irudi kontraesankorra ematen du euskararen inguruan Barañainek, salatu dutenez. Bai Euskarari Ziurtagiriak sustatzen udal nagusienetakoa da Barañaingoa, aurten 38 banatu dituzte hiriko entitateen artean. Baina aldi berean, euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen dituzte arretari dagokionean.

Herritarrek informazio kanpaina bat jarri dute abian, egoeraren berri emateko; eta herritar euskaldun guztiei dei egin diete udalean ere "lehen hitza euskaraz egin dezaten eta euskarazko zerbitzua eska dezaten".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!