Telebista

Irratiak ordaintzen digu trena

12 atal ikusteko
Irratiak ordaintzen digu trena 2x12 | AZKEN GELTOKIA: EUSKAL TRIKUA
2025/07/01

Bi denboraldiotan aske ziren hari mutur guztiak lotu dira, denon harridurarako. Ah, eta hortaz gain, euskara salbatzeko tartetxo bat ere hartu dute. Ez horregatik.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x11 | BISONTEAK ERRE, ZORRAK KITATU
2025/05/14

Gainbehera teknologikoa dela eta, izenburu honek ez du konsensurik. Zorionez, bitartean San Ferminen aboliziorako mugimendua autonomoki hasi da lanean.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x10 | ARTEAREN IRAUNGITZE TEKNOLOGIKOAZ
2025/04/02

Hemendik barkamenak eskatu nahi dizkiogu Osvaldo gure teknikari maiteari. Hau ez da errepikatuko. Bon, agian behin edo bitan. Loezina dutenendako saio berezia

Irratiak ordaintzen digu trena 2x9 | HOGEITA HAMAHIRU XENTIMO
2025/03/19

Iruinkokoa eta Gaztea sarien porra  apustu makina baten bidez egin izan bagenu... orain Fiteroko bainuetxean geundeke oporretan.

Kultur kritika serio samarra eta laido merkeak maisuki uztarturik? Bagara.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x8 | HASIERAN PIXKAT ENTZULE TA GERO SARTUKO NAIZ
2025/02/26

Iruinkokoa eta Gaztea sarien aurreikuspen orokorra.

Pausu bat aurrerago eta pauso bat atzerago. A.A. tupper baten bila etorri baina atala "moderatzea" besterik ez du lortu.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x7 | MANUELEK ORDAINTZEN DIGU BERMUTA
2025/02/12

Egunen batean pasa beharrekoa pasa da: 16:14an guraizea sartu behar izan du Osvaldok.

Gaizki formulatutako silogismo bat eta izeba petarden ontologia. Eskaileraren adarbakarrak 365 egun... eta espero ez den dei bat.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x6 | EUSKARAZKO SPOT HANDIENA
2025/01/29

Zer nahiago duzu, mila urtedun sekuoia bat eta luxuzko pisu bat ala hogei zuhaixka eta gaztetxe bat? Zer zara: team intentsibo ala team estentsibo? Jakoba Errekondo, hasi dardarka.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x5 | [MOTO] CROSSOVER
2025/01/15

Berasaluze Gerrikagoitia doktorea lagun, guztiok buruan duzuen galdera argituko da: chantilly gaindosia hartuta nire buruaz beste egiten badut, epaile batek kartzela zigorra ezartzen ahal dit?

c.r.e.a.m.inologia eta podkast crossover errandomegia.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x4 | LEBENSRAUM
2024/12/11

Luxuzko gonbidatu bat ekarri arren, saio honen hondarrean galde bat geratu da airean: erdialdeko WOKEswagen Errepublikak eta Ebroaldeko Errepublika Islamiarrak konfederatu beharko lukete? Hori ez da erreferendum baten bidez ebatziko.

Bestetik: BORTXAKETAREN KULTURAREN OSO AURKA.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x3 | SAKATZE AMUA
2024/11/27

Izenburua akuñatzeko gogo-jasa da gaurko saioa. Ez dago Musik sekzio klasikoaren partidatxoa, cumbia aunitz eta ikastetxe kontzertatuak blokatzeko proposamen bat dakar bikote dinamikoak.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x2 | ET IN ARCADIA, EGO
2024/11/13

Lehen aldiz Ez-musikari arabar batek gidatuko du saioa. Gaztaren politizazioa proposamenaz omenaldi estalia egingo zaio Miguel Sanzi.

Kale Nagusizentrismoaren alde ala aurka? auskalo, baina metaforaren alde, beti.

Kultur arloan, Lantzeko zortzikoaren partitura orijinala.

Irratiak ordaintzen digu trena 2x1 | SCHADENFREUDE
2024/10/16

Bigarren sasoinaren irekiera atala. Osvaldo teknikari berriaren trikimailuek ematen diote dirdira argi falta honi.

Aurkezpen iradokizuna: paraxutistak Errotxapean... eta beste gauza BUM! batzuk.

0 atal ikusteko