ZINEMA

Rose, Sandra Hüller bere oberenean

Euskalerria Irratia

Gontzal Agote Rose filmaz mintzatu da Gontzal Records Bigarren Solairuko zinema atalean 

XVII. mendearen hasierako Alemanian kokatua dago istorioa, Hogeita Hamar Urteko Gerraren ostean. Aurpegia orbainez beteta duen soldadu misteriotsu bat herrixka protestante isolatu batera iritsiko da, bertan utzita dagoen baserri baten jaraunspena erreklamatzera. Lan gogorrari eta errukizko jarrerari esker komunitatean integratzea lortuko du, baina errealitatean Rose da: hildako kide baten gizonezko nortasuna hartu zuen emakumea, askatasuna eta autonomia lortzeko helburuarekin. Bertako nekazari garrantzitsu baten alabarekin ezkontzea onartzen duenean, herritarren susmoak handitu egingo dira, eta bere sekretua agerian geratzeko arriskuan egongo da.

Bigarren Solairuan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Rose  filmaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!