1936an fusilatutako Atarrabiako bizilagunak gogoratu dituzte Bizitzaren Horma oroigarrian

Euskalerria Irratia

Gaur, Atarrabian 2024tik dagoen oroigarrian, Bizitzaren Horma izenekoan gogorarazi ditu herriko 20 bizilagun, duela 90 urte fusilatu zituztenak. Haien izenak, banan-banan zerrendatu dituzte, lore eta landarez osatua dagoen hormak urteko egun guztietan egiten duen bezala. Memoria ariketa bat egin dute gaur, gertatutako hura ez dadin errepika eta ez dadin ahaztu.

Memoria ariketa egin dute gaur Atarrabian. Horretarako 2024an sortutako Bizitzaren Horma oroigarria baliatu dute: 1936ko azaroaren 26an 20 bizilagun fusilatu zituzten Ripan eta haiek gogoan izan dituzte ekitaldi xume baten bidez: Eraildako bizilagun baten bizipenak kontatu ditu senide batek, aurreskua dantzatu diete eraildakoei eta ohartarazi dute, datorrena datorrela ere irmo segituko dutela gertatutakoa gogoratzen, berriz ez errepikatzeko modu bakarra delako ezagutzarena. Bide horretan, ikastetxeetan etorkizuneko herritarrei herriaren memoria ahaztu ez dadin lantzen segitzeko deia egin du Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak. Atarrabian dagoen Bizitzaren Horma oroigarria Udalarekin batera sustatu du Elkarteak. Duela bi urte inauguratu zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!