Metropoli Forala

«Justizia feministaren lehen urratsa emakumeak sinestea da»

Juan Kruz Lakasta Zubero

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Batzordeko eledun Iratxe Alvarezen arabera, indarkeria mnatxistagatik egiten diren salaketak egiten diren salaketak «izotz mendiaren punta besterik ez da».

Aurten Euskal Herrian sei emakume hil dituzte, horietatik bi Nafarroan, Alvarezek gogorarazi duenez. Nafarroa Garaian egun biktimak babesteko Viogen sisteman 2.254 kasu aktibo daude, eta datuok baloratzeko tenorean aintzat hartu beharra dago «salatu eta kontatzen ez diren kasu asko» daudela.

Salaketak jartzeko bideak errazteaz gain, gizartearen eta justiziaren babesa eskatu du Alvarezek: «Prozesu judizialak bizi izan dituzten emakumeek askotan esaten digute berriro gertatuko balitz ez luketela salatuko, eta hori gizartearen porrota da».

«Ez dugu onartuko feminismoaren bizkar diskurtso arrazistak egitea»

Justizia feministaz galdetuta, azaldu du «antipunitibista» dela, «baina zigorgabetasunean erori gabe». Aldarrikatzen dutena, «zigorra helburu bakarra ez izatea eta erreparazioa lantzea». Halaber, bere aburuz, «justizia feministaren lehen urratsa emakumeak sinestea da». Erakundeei ere «haien lana egitea» galdegin die, aurrekontuak, baliabideak eta arreta publiko eraginkorra bermatuz.

Etxebizitza eskubidearen eta indarkeria ekonomikoaren loturaz ere ohartarazi du baliabiderik ezak emakumeak indarkeria egoeretan mantentzen dituela. Bestalde, eskuin muturraren gorakadaren aurrean «beldurrik ez» dutela adierazi du, eta argi utzi du indarkeria matxista migratzaileekin lotzen duten diskurtso arrazistak ez dituztela onartuko: «Feminismoaren izenean ez da arrazakeria sustatuko».

Azkenik, gaur arratsaldean, 19:00etan, Antoniuttitik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin du, faxismoari aurre egiteko tresna nagusia feminismoa dela aldarrikatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!