literatura

Irati Elorrieta: "Emakumeok lanarekin izan dugun harremana konplikatua izan da, eta oraindik ere bada"

Euskalerria Irratia

Pamielaren eskutik plazaratu du Irati Elorrietak 'Langile baten alaba' bere azken eleberria, amatxiren oroitzapenetik tiraka Bizkaiko emakumezko langileen genealogia bat osatzen duen lana

“Eta zuk, ama, zergatik ez duzu lanik egiten?”, galdetzen dio semeak idazleari. “Ez noa lanera liburu bat idazten nagoelako”, erantzuten dio berak, ordenagailuko pantaila erakutsiz. Eta gehitzen du: “Hau guztia idaztea lana da”. “Eta dirua irabazten duzu?”, jarraitzen du galdezka alabak. “Ez, hori ez. Baina lana egiten dut”. Ama-semearen arteko elkarrizketak badauzka hamaika ertz, eta agerian uzten ditu ere sorkuntza lanaren komeriak, besteak beste. Horri begira jarri da Irati Elorrieta bere azken eleberrian: Langile baten alaba. Baina haratago ere jo du, amatxi Presenen arrastoaren atzetik, emakumezko langileen genealogia oso bat eratuz. Hausnarketak, memoria, erralitatea eta fikzioa uztartzen dira, beraz, lan honetan, intimoa eta unibertsala ukitzen direla erakutsiz.

Memoriaren bidegurutzean dago idazlea. Idazketak hautsita, lan bilaketak akituta, Berlin eta Loiu arteko distantziak jana. Bere amamaren figurari jarraika Bizkaiko emakumezko langileen genealogia bat osatuko du idazleak, Ernaux eta Sebalden bidetik, non etengabe ageriko den norbere kezka, galdera eta zalantzen indarra. Duela hamar urte Neguko argiak-ekin Euskadi Saria jaso ostean, hau da Irati Elorrietaren eleberri berria. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!