Faxismoaren kontra mobilizatzeagatik epailearen aurrean deklaratuko dute bihar hamahiru herritarrek

Euskalerria Irratia

Lizarran izanen da epaiketa bihar eta hamahiru lagunek deklaratu beharko dute otsailean eskuin muturrak egin zuen ekitaldi baten aurrean mobilizatzeagatik. 

Faxismoaren aurka mobilizatzeagatik Lizarraldeko eta Gares inguruko zenbait gaztek epailearen aurretik pasa beharko dute, bihar. Pasa den otsailean gertatutakoak epaituko dituzte: orduko hartan, eskuin muturrak Julio Ruiz de Alda Falangeko sortzailearen omenezko ekitaldia iragarri zuen. UPNko alkate, Marta Ruiz de Aldak, kultur etxea utzi zion alderdiari, baina herritarrak ez zeuden prest horrelako faxismoaren gorazarreari ateak irekitzeko.

Ehunka lagun elkartu ziren kalean eta talde batek Kultur Etxeko atean bertan eserialdia egin zuen. Poliziak indarrez eraman zituen antifaxistak ondoko plazara eta bertan identifikatu zituen, etxera zihoazen beste bi pertsonaren atzetik atera ziren. Protesta horrek salaketak, inputazioak, identifikazioak eta isunak ekarri zituen. Bihar, hamahiru herritar epaituko dituzte Lizarran, indarkeriaz eta mehatxuz akusatuta, hiriko eragile antifaxistek diote benetako arrazoia faxismoaren eta Nafarroako 3.000 pertsona baino gehiagoren hilketaren arduradunetako baten omenaldiaren aurka egitea izan zela. Bihar mobilizaziora eta elkartasunera deia egin dute epaitegien aurrean 0:8:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!