Punta-puntako kirolari eta entrenatzaileez gain, elite mailako epaileak ere baditu Nafarroako kirolak. Adibidez, arku-tiroko nazioarteko txapelketetan dihardu Haizea Telletxeak. Arkularia ere bada Eguesibarreko Lakarri taldean, baina epaile bezala nabarmendu da batez ere.
Iaz, Gazteen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, epaileen taldeko kide bezala. Eta aurtengo udan, maila goreneko bi txapelketatan aritu da: Madrilgo Munduko Kopan eta Mediterraneoko Jokoetan. Nazioarte mailara iristeko prozesuaz hitz egin dugu Telletxearekin, besteak beste.