Mikel Zabalza gogoratuko dute haren hilketaren 41. urteurrenean

Euskalerria Irratia

Igandean, Orbaizetako Olan 12:00etan gogoratuko dute Mikel Zabalza. 41 urte joan dira Guardia Zibilak Donostiako Intxaurrondoko kuartelean torturatuta hil zuela Zabalza. Mikel Zabalza Gogoan herri ekimenak urteotan memoria bizirik mantentzeko eta egia argitara atera dadin eskatzeko egindako bidea goraipatu eta eskuin muturrarekin batera etor daitekeen atzerapausoen ohartarazpena egiteko baliatuko dute igandeko ospakizuna. 

Orbaizetako Olan eginen dute aurten ere Mikel Zabalza gogoratzeko omenaldia, igandean, eguerdian. Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak urteotan egindako bidea eskertu eta etor daitekeen atzerapausoei begira ere jartzeko baliatuko dute. Izan ere, duela 41 urte hil zuen Guardia Zibilak Intxaurrondoko kuartelean Zabalza. Ordutik, bertsio ofizialak entzun behar izan dituzte eta egia, justizia eta aitortza eskatzeko lan eskerga egin: "Oraindik bidea dago egiteko. Espainian Sekretu Ofizialen legea oraindik ezkutuan mantetzen dute eta eskuin muturrak atzera pausoak ekar ditzake afera horietan", adierazi du Lohizune Amatria Zabalza zenaren ilobak. Herritarrak gonbidatu dituzte igandean omenaldian parte hartu dezaten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!