Dagoeneko hainbat borroka-kirol ezagutu ditugu Kirolerrian, eta oraingoan, borroka-librearen berri izan dugu, Maialen Gelbenzu borrokalari nafarraren eskutik. Urte asko daramatza ekinean Gelbenzuk, eta bere ibilbidean zehar, domina ugari lortu ditu estatu mailan.
Horrez gain, Nafarroako Borroka Olinpikoen Federazioko kide era bada, eta lan munduak AEBetaraino eraman duen arren, borrokarekin harreman estua izaten jarraitzen du. Orain, adibidez, entrenatzaile gisa dihardu lan egiten duen institutuan. Hortaz, borroka librea sakonki ezagutzeko aukera eman digu harekin izan dugun solasaldiak. Emakumeek borrokaren munduan duten tokiaz eta pisuarekin loturiko arazoez aritu da, besteak beste.