Araba, XIX. mendearen amaiera. III. Karlistaldia amaitzear dagoela, hainbat emakume itota agertu dira Gasteizko kanpoaldean. Ángela Berrosteguieta, biktimetako baten ahizpa, justizia bila dator, Juan Díaz de Garayo nekazari analfabetoa hilketen erruduna dela frogatzeko erabaki irmoarekin. Bitartean, Pío Pinedo aguazilen buruak gerra garaiko baliabide faltari eta agintarien presioari aurre egin beharko die, haiek nahiago baitute gero eta handiagoa den hilketa-bolada ezkutatu.
David P. Sañudo —2020ko Ane eta 2024ko Azken erromantikoak film zoragarrien zuzendaria— XIX. mendeko gerra karlistetan mito bihurtu zen serieko hiltzaile baten kasu errealean oinarritutako pelikula batekin ausartu da.
Bigarren Solairuan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Esta soledad filmaren inguruan.