Igor Arroyo (LAB): “Atzokoak indarra ematen digu eraldaketa prozesuarekin jarraitzeko"

Juan Kruz Lakasta

"Aje emozional positiboa" du LABeko koordinatzaile nagusi Igor Arroyok, etxebizitza eta soldata duinen aldeko atzoko greba orokorraren biharamunean. Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan azaldu duenez, atzo argi geratu zen Euskal Herrian "su iraunkor bat" eta "sindikalismo eraldatzaile bat" badagoela.

Atzoko mobilizazioak "hunkigarriak" begitandu zitzaizkion Arroyori, eta uste dut "itxaropena" ematen dutela norabide berean lanean segitzeko. Espainiako estatuko txinpartaren zain egon gabe ere, Euskal Herrian “agenda eta erantzun propio eta antolatu bat” asapldidanik badagoela iritzi dio: "Beste mugarri bat jarri dugu, beste indar erakustaldi bat eman dugu, bide horretan segitzeko".
Grebak estatuan baino jarraipen zabalagoa izan zuela eta 200.000 lagun kalera atera zirela nabarmendu du Arroyok, eta euskal markoa "konsolidatua" dagoela eta "heldutasun puntu batean" dagoela. Etxebizitzaz harago, gutxieneko soldata propioa, zaintza sistema publiko komunitarioa eta pentsioak ere mahai gainean jarri izanak indarra ematen die "eraldaketa prozesuarekin jarraitzeko".

Herri eta auzoetan sortutako greba batzordeek egindako lana ere txalotu du. LABek azken bi urteetan maizterrekin jorratutako bidea gogora ekarrita, atzokoa LABen etxebizitza sindikatuaren "bataioa" izan zela adierazi. Aurrerantean, maizter gehiago antolatzen saiatuko direla iragarri du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!