Zortzi ikastetxe gehiago, Skolae programan

Euskalerria Irratia

Mater Dei, Nuestra Señora del Puy, Irabia-Izaga, Miravalles-El Redín, La Milagrosa, Reparadoras eta Julio caro Baroja BHI ikastetxeak dira 2026-2027 ikasturtean Skolae hezkidetza programan sartu direnak. 

Zortzi ikastetxe gehiago sartu dira 2026-2027 ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren Hezkidetza Planean, Skolae programan eta, beraz, plana arautzen duen araudian azaldutako antolamendura, funtzionamendura eta prestakuntza-prozesura egokitzeko beharrezkoak diren jarduerak jarri beharko dituzte abian. Ikasturte honetan Hezkidetza Planean parte hartuko duten ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako irakasleek erakundeen prestakuntzako gutxienez 12 ordu gordeko dituzte Skolae Programak proposatutako prestakuntza egiteko. 

Horrela, ikasturte honetan Skolae-n sartzen diren zortzi ikastetxeek bat egin dute joan den 2025-2026 ikasturtean Skolae prestakuntzarekin bat egin zuten hamabost ikastetxeekin, Nafarroako Hezkidetza Planaren sustapenari eta ezarpenari eragiten dion araudian ezarritako hezkidetzaren arloko derrigorrezko prestakuntzan ikastetxe publikoak eta itunpekoak pixkanaka sartzeko prozesuaren barruan.

Skolae programa Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren eta desberdintasunaren prebentzioa sistematizatzeko premian kokatzen da. Helburu orokorra da genero-berdintasunaren, errespetuaren eta aniztasunaren printzipioak hezkuntza-etapa guztietan zeharka eta etengabe txertatzen direla bermatzea. Halaber, Sexu Hezkuntza Integralarekin (IGI) lotutako curriculum-elementu guztiak, egungo legedian garatutakoak, irakasten direla bermatzea du helburu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!