Hiruhiruhirurogei ikuskizun zikloa aurkeztu dute gaur Yarleku konpainiak, Kerobia musika taldeak eta Hodei magoak. Inoiz ikusi gabeko formatuan eginen dute: 360 gradutan sentitu ahalko da, formatu txikiko emanaldiak izanen dira, irisgarriak, euskaraz eta publikoa eszenografiaren barruan izanen da.
Sold-out eta makro-ikuskizunen kontrapuntua izan daiteke Hiruhiruhirurogei-rekin proposatzen dutena hiru artista eta konpainiek. Proposamena, formatu txikiko emanaldia osatzea da, 360 gradutan sentitzeko aukera eskainiko duena, euskaraz eta irisgarria. Hiru diziplina, mago bat, konpainia bat eta musika banda bat uztartuko dira Hiruhiruhirurogei ikuskizunean. Bakoitzak bere istorioa kontatuko du, bakoitzak eszenografia egokitu eginen du eta sentiarazteko modu bat eskainiko du. Eszena horren parte izanen da publikoa ere: Kerobia eta Yarlekurekin, 90 lagun; Hodei magoarekin 50, baina hiru erakustaldi izanen dira. Kerobiaren kasuan, Poliorketes (musika sartu) diskoa beste formatu batean aurkeztuko dute. Angelu guztietatik ikusten, entzuten eta sentitzen ahalko da Hodei magoaren magia. Hiru elementu nagusi izanen da esperientzia bizitzeko: sormena, kuriositatea eta pasioa. Halakoarekin jasoa du sari nazionala Hodei magoak.
Espazio eszenikoa konpartitu eta bakoitzak berera egokituko duten hiru proposamen osagarri hauek Burlatan abiatuko dute bidea: abenduaren 3an Kerobia, 6ean Yarleku konpainia eta 8an Hodei magoa ariko dira Kultur Etxean. Ostiralean jarriko dituzte sarrerak salgai.