'Hamalau Gau' eta 'Kukuaren Kantak' Bartzelonako zinema independentearen jaialdian

Euskalerria Irratia

Oskar Alegriaren Hamalau Gau eta Ione Areta, Marina Lameiro eta Garari Erburuk koordinatu duten Kukuaren Kantak izanen dira Bartzelonako L'Alternativa zinema independentearen 33. jaialdian. Haiekin batera, Beatriz Larragetaren Si los pajaros cantan filma ere izanen da. Azaroaren 12tik 22ra izanen da festibala. 

Bartzelonako zinema independentearen jaialdian parte hartuko dute Oskar Alegriaren bi lanek: batetik, Hamalau Gau izenekoak, eta bestetik, Lergako bizilagunekin ondutako Kukuaren Kanta, film laburra da Ione Atenea, Marina Lameiro eta Garazi Erburuk koordinatutakoa. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen Alegriak Hamalau Gau izeneko filma. Jorge Oteizaren figuraz mintzo da.

Kukuaren Kantak berriz Lerga herriaren edertasunaz mintzo da, urtaroen iritsiera itxoiten duen herriaz, kanpoan bizi den presari, erritmoari izkin eginez.

Si los pajaros cantan filma ere iritsiko da Bartzelonako jaialdi horretara. Beatriz Larrageta zinemagileak egindako lana da eta El Rayo Verdek produzitua. Ezkaba mendia igotzen zuten emakumeen istorioa kontatzen du, presoei arropa eta jatekoa eramaten zieten haiena.

33.edizioa du L’ Alternativa festibalak eta azaroaren 12tik 22ra eginen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!