NUPen itxialdia egiten ari dira zenbait ikasle biharko greban parte hartzeko deia eginez

Euskalerria Irratia

Unibertsitateko greba asanbladek antolatuta eta tartean  Euskal  Herriko  Ikasle  Antolakunde  Sozialistak bultzatuta,  itxialdiak egiten ari dira Euskal Herriko Unibertsitatean eta  Nafarroako Unibertsitate Publikoan: "Espekulazioaren  zein  honen konplize  diren  instituzio  nahiz  politikari  profesionalen  aurka  eta etxebizitza eskubide bermatuaren alde", ari dira protestan.

Etxebizitzaren auziak ikasleei ere kolpatzen dielako itxialdien bitartez etxebizitzaren negozioak ikasleengan eragiten dituen bi arazo nagusi mahaigaineratu dituzte: "Alde batetik, unibertsitateko ikasleok urtez urte ikasle-pisuen nahiz ikasle-egoitzen
baldintza kaxkarrei eta prezio itogarriei egin behar diegu aurre, eta insitituzioek ez dituzte nahikoa baliabide jartzen kostu hauek errealki arintzeko. Alokairuen prezioak 2021etik bataz beste %23,74 igo diren bitartean, bekak %7 eta %12 artean hobetu dira, erdia kasurik hoberenean. Honen aurrean, ikasle ororentzat kalitatezko etxebizitza eskuragarriak bermatu behar direla aldarrikatu nahiko genuke. Bestetik, gobernuaren sostengatzaileak diren alderdietatik etxegabetzeak etengo direla aldarrikatu den arren, kolore guztietako udalek etxegabetzen dutela ikusi dugu azken urteetan. Alokairuen igoerak, etxebizitza kontratuen ezegonkortasunak sortzen duen ziurgabetasunak, etxebizitzaren kalitate negargarriak... zuzenean eragiten dute ikasleon familien egoeran. Ezin da kalitatezko heziketa prozesurik bermatu etxebizitzarik ez baduzu. Hori dela eta, ikasleontzat ere etxegabetze guztien etetea eta alokairuen jaitsiera ezinbetsekoa aldarriak direla uste dugu", azaldu dute. 

Azaroaren 11 langile klasearen eta ikasle langileon interesak erdigunean jartzeko eta martxan ditugun borrokak hauspotzeko baliatuko dute ikasleek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!