Zuzeneko jarraipena

Jarraipen berezia | Etxebizitza espekulazioaren kotrako greba Nafarroan

Euskalerria Irratia

Jarraipen berezia | Etxebizitza espekulazioaren kotrako greba Nafarroan

Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra, greba orokor eguna izanen da azaroaren 11. Etxebizitza sindikatuek eta lan arlokoek bat egin dute lehen aldiz, egoeraren larritasuna gaitzetsi eta erroko aldaketak galdegiteko.

2026ko aza. 10a, 13:11

Greba Orokorra gaur Nafarroan eta Hego Euskal Herria osoan. Etxebizitza eskubidearen bermatzearen eta espekulazioa debekatzearen alde hartuko dituzte karrikak milaka norbanakoak, etxebizitza sindikatuen eta lan arlokoen deiari erantzunez. Nafarroan LAB, ELA, Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Haritu, STEILAS, Hiru dira deitzaile nagusiak, baita estatu mailako CCOO eta UGT ere. Goizean mobilizatuko dira lehenak, arratsaldean bigarrenak.

Iruñerriko herri eta auzoetatik sei zutabe elkartuko dira 12:30etan Gazteluko Enparantzan. Antsoaindik (11:00 EH plaza), Burlatatik (11:00 Asken plaza), Mendillorritik (11:00 Tximinia), Arrosadiatik (11:30 Felisa Munarriz), ospitaleetatik (11:00 Irunlarrea) eta Sanduzelaitik (11:30 Cuatrovientos) abiatuko dira zutabeak. Nafarroako beste eskualdeetatik ere ehunka lagun hurbilduko dira nafar hiriburura, besteak beste, Sakanatik.

2026ko aza. 10a, 07:43

Estatu mailako CCOO eta UGT arratsaldean mobilizatuko dira "Soldatak, etxebizitza, prezioak" lemapean. Manifestaldia 17:00etan abiatuko da Zaragoza etorbidetik. Bi sindikatuek "lan sarien hobetzea, etxebizitza duina eta prezioen igoera kontrolatzea" izanen dute aldarri. Goizean piketeak eta bestelako ekintza bateratuak eginen dituztela iragarri dute.

2026ko aza. 10a, 07:43

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!