Ez ahaztuak, ez ikusezinak ere adineko emakumeak hala egon dira urte gehiegien indarkeria matxistaren aurrean: ahaztuak eta ikusezin. Iaz, jarritako salaketen %3k baino ez zuen 65 urte baino gehiago, eta aldiz, 65 urtetik gorako emakumeen %5ak jasan du nolabaiteko indarkeria fisikoa haren bikotekidearengandik, %3k sexu indarkeria eta %ia 9k indarkeria ekonomikoa. Emakumeen %40k 40 urte baino gehiagoz jasan zuen indarkeria. Datu horiekin argi ikus daiteke: batetik, adineko emakumeen aurkako indarkeria badagoela eta bestetik indarkeria hori aitortzeko zailtasunak daudela, ikusezina bilakatu dela.
Gaur aurkeztu dute Azaroaren 25ari begira, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, kanpaina. Nafarroako 29 toki eta lurralde erakundek sustatu dute eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntza ere badu. 130 toki- eta lurralde-erakunde baino gehiago atxiki zaizkio. Adineko emakumeei eragiten dieten indarkeria horrek ezaugarri zehatzak izan ditzake. Indarkeria bizitzako etapa guztiretan dago eta areagotu egi daiteke etapa aurreratuetan eta mendekotasun egoeratan. Horregatik, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak ez dira txikitu behar dagoen gobernua egonda ere.
Konpromiso zenbait hartu dituzte erakunde horiek: adineko emakumeen aurkako indarkeria matxista ikusaraztea; estereotipoen normalizazioaren aurka borrokatzea; adineko emakumeei arreta emateko beste espazio batzuetako profesionalen prestakuntza eta sentsibilizazio indartuz; bermatzea arreta eta babeserako baliabide eta zerbitzuetarako sarbidea; sare komunitarioak eta laguntza sareak indartzea; adineko emakumeei entzutea eta ahotsa ematea eta politika publiko feministak, integralak eta koordinatuak bultzatzen jarraitzea.