ZINEMA

Bakardade garaikidearen erretratua

Euskalerria Irratia

Gontzal Agote Esta soledad filmaz mintzatu da Gontzal Records Bigarren Solairuko zinema atalean 

Leo eta Loreak elkar maite izan dute. Agian oraindik ere maite dute elkar. Baina zerbait hautsi da bien artean. Bost urteko harremanaren ondoren, bikotea banandu egin da.

Leo gaixo dagoen bere aitaren zama eta zaintza bere gain hartzen saiatzen da, erantzukizunaren eta barrutik itotzen duen deskonexio emozional baten artean harrapatuta. Lorea, aldiz, gaizki ordaindutako lanen eta krisi pertsonalen artean korapilatuta dago, eta bere burua berreraikitzen saiatzen da nondik hasi oso ondo jakin gabe.

Biak ala biak nekaturik eta bakarrik dauden bi gorputz dira. Prekarietateak, konpondu gabeko arazoek eta gauza guztietara (maitasunera, egonkortasunera, heldutasunera zein lasaitasunera) beti berandu iristen dela dirudien belaunaldi baten herentzia emozionalak markatutako bidea erakusten du istorioak.

Bigarren Solairuan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Esta soledad  filmaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!