“Talde on bat ez da elkarrekin lan egiten duen jende multzo bat bakarrik. Elkarri laguntzen dion jendea ez bada, ez dugu helburua lortuko”. Natali Eskudero ostalariak taberna eta jatetxeetan lan egiten dutenei omenaldi txiki bat egin nahi izan die gaurko Lapiko artean tartean: “Batez ere jakinda, besteak gozatzen ari diren bitartean, badagoela atzetik lan handia egiten duen talde bat”.
Zerk du garrantzi handiagoa, talentuak ala talde-lanak? Zerk salbatzen du egun gogor bat: lankide on batek ala umore onak? Nahikoa eskertzen al dugu besteen lana? Zergatik ematen du hainbesteko poza lan zail bat elkarrekin ondo egiteak? Galdera hauek guztiak erantzungo ditu Natali Eskuderok gaurko saioan.