Lege bat ontzen ari dira bizitzako azken uneetan pertsonen eskubideak ziurtatzeko

Euskalerria Irratia

Lege berri bat ontzen ari da Osasun Departamentua bizitzaren amaieran eskubideak ziurtatuak egon daitezen. Orain parte hartze publikora zabaldu da lege proiektua eta abenduaren 24ra arte herritar eta erakundeek aportazioak egiten ahalko dizkiote.

Osasun Departamentua ontzen ari den Foru Legeak, zehazki, bizitzaren amaieran zaintza aringarriak eta eskubide zein bermeak ziurtatzea du helburu. Gaixotasuna aurreratua dagoen uneari erantzun eman nahi dio araudiak, pertsona zaurgarrienen dagoen uneari edota heriotza gertu duenean oraindik ere zehazteke dauden hari muturrak lotuta utzi nahi ditu. Zehazteke dauden erronka eta zaintza motak finkatu nahi ditu. Lehen legea izanen da mota horretakoa: arreta aringarri integrala ziurtatu nahi du, disziplina askotarikoak kontuan hartuko dituena eta lehenetsiz etxean eman daitekeen arreta edota zentro edo erresidentzietan ematen dena.

Adingabeak ere aintzat hartzen ditu legeak. Desgaitasuna kontuan hartzen du eta pazientearen autonomia aintzat hartzen du. Bide horretan, bizi-euskarrirako tratamenduak erretiratzeko eskaera ere kontuan hartuko da eta indartu egiten du aurretik har daitezkeen erabakiak etorri daitekeenari aurre hartzeko.

Eutanasiaren erabilera ere eskubidetzat hartzen du eta arautu egiten du, profesionalen egitekoa zein den zehaztu, eskaeraren prozedura zein den argitu eta kontzientzia eragozpena biltzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!