Izena eta izana.. Ez dira beti berdinak. Koherentzia deitzen zaio, pentsatzen denaren arabera jokatzeari. Edo bestela esanda, bizitza erraza izan beharrean, bizitza zaildu nahi izateari. Inolako printzipiroik ez duenak halako lanik ez duelako. Gainerkooen eta batez ere bere buruari jarritako azterketa zorrotza gainditu nahi duenak berriz, nola hitz egiten duen, zer egiten duen, keinurik txikiena ere zaindu behar. Besteenean fedea galduta, norbere aldekoei gehiago eskatzen zaie.
Euskara kontuetan Iruñeko Udalean euskaldunak «bazterturik» daudela salatu berri du Euskaltzaleen Foroak, profil elebiduna lanpostuen %5ª baino gutxiagoan dagoelako ezarrita, eta honek, udalak, udalbatzaren gehiengoak onartu behar duela lantalde organikoa, eta beraz, afera ez dela bere esku. Tolosa eta Andoaingo udaltzainak, Intxaurrondon entrenamenduan, eta kalapita, Arkauten ere egin zezaketelako. Eta hurrunago joanda, Puente ministroak dimisioa aurkeztu, egunak eman dituenean esanez halakorik egin beharrik ez zuela.
Izena nahi duenak, izana ere behar duela, alegia, edo bestela esanda, gure herriko Gorriti artista handiaren hitzak gureak eginda: izan… eta ez uste, Mailopeko masuste!