Soldatak, etxebizitza, prezioak. Goiburu hori izanen du azaroaren 11n UGT eta Comisiones Obreras sindikatuek deitu duten greba orokorrak eta mobilizazioek. Goizean informazio piketeak eginen dituzte industrialde nagusietan eta langileei dei eginen diete mobilizazio eta greban parte hartzera; 17:30ean aterako da manifestazio nagusia Zaragoza etorbidetik.
Greba orokorra etxebizitzaren espekulazioaren gorakadari erantzuna emateko baliatu nahi dute, herritarren eskubide nagusietako batekin ari baitira, eta, ondorioz, gizartearen zati batentzat ia ezinezkoa da etxebizitza duin bat eskuratu ahal izatea. Argi esan dute UGT eta Comisiones Obrerasek: ahalik eta bateratuena izan zedin nahi zuten azaroaren 11ko greba, baina ez da posible izan: "Gainerakoek baztertu egin dituzte bi sindikatu hegemonikoak".
Soldata hobeak, etxebizitza duina eta prezioen kontrola exijituko dituzte UGT eta Comisiones Obrerasek azaroaren 11n.