'Sidari' antzezlanak itxiko du gaur Antzerki Aroa zikloa

Euskalerria Irratia

Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai eta Kepa Errasti aktoreak.

Nafarroako Antzerki Eskolan eskainiko du Sidari lana Xake Produkzioak konpainian. 19:00etan izanen da ikuskizuna eta 8 euroan daude salgai sarrerak. 

Badakigu orainak etorkizuna alda dezakeela, baina aldatu ahalko luke etorkizunak oraina? 30 urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da Sidari izeneko ikuskizunak eskainiko duena. Jone eta Jokinek interrail bidaia bat egitea erabaki dute Europan barna beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Hauek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea eta kanal hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek bizitza guztirako maitasuna eskaintzen omen diote elkarri. Oholtza gainean ariko dira  Iholdi Beristain, Hodei Arrastoa, Getari Etxegarai eta Kepa Errasti. Nafarroako Antzerki Eskolan izanen da Antzerki Aroa zikloko azken emanaldia. Sarrerak 8 euroan daude salgai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!