Euskaraz aritzeko eskubidea bete da lehen aldiz Mahai Orokorraren negoziazioan

Euskalerria Irratia

Hizkuntz eskubideak errespetatu ditu lehen aldiz Nafarroako Gobernuak negoziazio Mahai Orokorrean. Itzultzaile zerbitzua jarri die euskaraz aritu nahi zutenek bermatua izan zezaten hori. Txikia agian, baina aurrera pausutzat jo du ELA sindikatuak. Hori bai, eskubidea betikotzeko galdegin dio sindikatuak gobernuari. 

Uda iritsi aurretik ELA sindikatuak gainerako sindikatuei eta administrazioari helarazi zien euren asmoa: negoziazio mahaietan euskaraz aritzeko eskubidea errespetatzea eskatuko zuela euskaraz negoziatu nahi zuelako.Horretarako Nafarroako Enpresarien Elkargoarekin eta gainerako sindikatuekin batzartu zen, baita Nafarroako Gobernuari mezu bera helarazi ere. Gauzak horrela, atzo, lehen aldiz, Mahai Orokorrean euskarazko itzulpen zerbitzua izan zutela adierazi du sindikatuak: alegia, hizkuntz eskubideak bete egin zirela: "Nafarroako Gobernuak botere politikoa ordezkatzen duen heinean, nafarron hizkuntza eskubideak errespetatu beharko lituzke eta ez bakarrik sindikatuek euskaraz komunikatu nahi direnean, baizik, gobernuak ere hizkuntz horretan erantzun beharko luke" .

Nafarroako Gobernuak orain egin duena hizkuntz-eskubideak errespetatzea izan da, besterik ez. "Zapalkuntza sistematikoa denean hau bezalako keinu bat garaipen txiki bat dela" , adierazi du ELA sindikatuak eta gaineratu, "beti ere Nafarroako Gobernuak aurrerantzean hizkuntza eskubideak errespetatzen baditu izanen da benetako aurrera pausoa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!