BERRIKADAK

Iker Bengotxearen 'harrikadak'

Euskalerria Irratia

Iker Bengotxea aktore eta bikoizlearen eskutik umore-atal berria zabaldu dugu: 'Berrikadak, Bigarren Solairuko harrikadak'

Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saioak umore-sekzio berria jarri du martxan Iker Bengotxearekin: 'Berrikadak, Bigarren Solairuko harrikadak'. Aktorea eta bikoizlea da Bengotxea, eta inguruan gertatzen diren berriei ikuspegi desberdinetik begiratuko die.

Lehenengo atala iristear zela, etxeko lanak egin gabe genituela konturatu ginen, eta sekzioa antolatzeko zein edukiak zehazteko bilera irratiaren bidez entzuleekin partekatzea erabaki dugu. Horrela, sekzioaren sintonia, indikatiboa eta balizko atalak zehazten joan gara, batere filtrorik gabe. Jakin nahi duzu zer adostu dugun?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!