«La peña le da kaña a la ELA» izena paratu diote ekimenari eta Etxaguengo herriak dena eman du egun osoko egitaratua osatzeko. Helburua argia da: 6.000 metroko desnibel positiboa pilatzea eta ANELA elkartearentzat 6.000 euro biltzea da. Maria Ibero 'Txapelaren' laguna da eta bera ere badabil antolaketa lanetan, harekin mintzatzeko aukera izan dugu.
Erronka larunbatean, urriaren 31n, goizeko 10:00etan hasiko da, eta igandean, azaroaren 1ean, ordu berean bukatu. Edonork parte hartu ahal izango du nahi duen unean, eta nahi adina igoera egin ahal izango ditu.
Kirol erronka aurrera eraman bitartean, diru ekarpenak egiteko aukera izanen da ere, Mi Grano de Arena plataformaren bidez.