Unibertsitatean bizitzen ari diren faxismoaren goraldiari antolatuta eginen diote aurre ikasleek

Euskalerria Irratia

Eneko Lizarbe Beaumont (Ikama), Alaia Oreja Intxaurrondo (Euskara Taldea) eta Ibon Ripa Murugarren (Ikasle Antolakunde Sozialista). 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak antolatzen hasiak dira azkenaldian kanpusean bizitzen ari diren faxismoaren gorakadarari antolatuta aurre egiteko. Izan ere, salatu dute unibertsitatea gertaerak izkutatzen ahalegintzen ari dela. Ikasleak ez daude prest bide horri heltzeko eta antolaturik arituko direla adierazi dute.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa ere ez dago faxismoaren erasoetatik salbu. Hezkuntza komunitatea, bereziki ikasleak kalera atera dira azken asteotako egoera salatzera. Izan ere, azkenaldian gorroto diskurtsoak eta finean faxismoak kanpusean lekua hartu duela kritikatzen ari dira eta horren aurrean deus egiten ez dela ari unibertsitatea; are, gertatzen ari dena izkutatzen ahalegintzea leporatu diote unibertsitateari. Horren aurrean, Euskara Taldeak, Ikasle Antolakunde Sozialistak eta Ikamak agerraldia egin dute euren ezinegona erakutsi eta unibertsitatean goraldi faxistari antolakuntzaren bidez aurre eginen diotela adierazteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!