Euskal Herriko elikadura aztertu dute 'De la escasez a la opulencia' liburuan

Euskalerria Irratia

Rosa eta Ana Iziz Elarre idazleak eta Ane Eslava Txalapartako editorea. 

De la escasez a la opulencia Euskal Herriko elikaduraren eta historia soziala jasotzen duen liburua da. Aitzindaria izan daiteke eta erreferente bilakatu ez baitago elikadura bere osotasunean eta historiaurretik gaurdaino jasotzen duen besterik. Txalaparta argitaletxearekin argitaratu dute Rosa eta Ana Iziz Elarrek liburua. Azaroaren 3an jendaurrean aurkeztuko dute Iruñeko Kasino Berrian 19:00etan. 

De la escasez a la opulencia Euskal Herriko elikaduraren eta historia soziala jasotzen duen liburua da. Aitzindaria izan daiteke, orain arte ez dagoelako libururik bertako elikadura bere osotasunean kontuan hartzen duenik. Erreferente bilakatu daiteke. Ana eta Rosa Iziz Elarreren lana argitaratu berri du Txalaparta argitaletxeak bost urteren lanaren ondoren. Ane Eslava txalapartako editoreak adierazi du hutsune bat bete dezakeela horren garrantzitsua den gastronomiaren arloan: "Euskal Herrian gastronomiak sekulako garrantzia izan dute eta badute. Parte garrantzitsu bat bete du gure gizartean. Elikaduraren historia bere osotasunean jasotzen duen libururik ez da. Euskal Herri osoari begiratzen dio. Herriaren historia mahaiaren eta sukaldearen bitartez azaltzen duen liburua da". 

Diziplina anitzetara jo dute liburu oso eta osatu bat sortzeko: arkeologia, antropologia, mitologia, giro soziala eta baita linguistika zein etnografiara ere. Elikadura bere osotasunean ulertu eta transmititu nahi izan dute, elikadura, elikagaiak eta jateko moduak memoria ere egitea badakarrelako: "Mahai baten inguruan ez da bakarrik jakia jaten. Eztabaidak, elkarrizketa guneak, kulturaren transmisioa eta komunitatea ere sortzen da. Historia aurretik nola elikatu garen eta gaur egun nola egiten segitzen dugun aztertzen du liburuak", azaldu dute Iziz Elarre ahizpek. 

De la escasez a la opulencia liburua jendaurrean aurkeztuko dute haren egileek azaroaren 3an Iruñeko Gazteluko plazan dagoen Kasino Berrian 19:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!