Lehenengo atalean, Txalaparta argitaletxeko hiru nobedade aurkeztu dizkigu. El caimán barbudo, Maialen Barcena idazlearen lehenengo eleberria. Habanan jaioa eta euskal errefuxiatu politikoen alaba. Gaur egun Euskal Herrian bizi da eta euskara irakaslea da. Bere semeari zuzendutako eskutitza da, eta iraganerako bidaia bati ekingo dio, uhartean egon zen azken urtetik bere haurtzaroko azken oroitzapenetara.
Azken Marx. Biografia intelektuala berriz, Marcelo Mustok idatzi eta Gaizka Ugaldek euskaratu du saiakera hau. Karl Marx pentsalari eta filosofoaren azken urteetan egindako ekarpen teorikoa eta bizitza pertsonala. Pentsalariak bere azkeneko etapan ez zuela apenas idatzi esan da eta bere hausnarketetan europazentrista zela leporatu zaio. Lan honek, teoria horiek deuseztatzen ditu.
Azkenik, Mundua lo datzan bitartean proposamena luzatu digu Ander Perezek. Francesca Albaneseren liburu honek Palestinako errealitatea modu sakon eta gordin batean erakusten du, hamar pertsonaren bizipenetan oinarrituta. Liburuak nazioarteko komunitatearen isiltasuna eta axolagabekeria kritikatzen ditu, irakurlea kontzientziatzera eta erantzukizun kolektiboari buruz hausnartzera bultzatuz. Koldo Bigurik euskaratu du.