Navarrabiomed-eko langileek baldintza duinak exijitu dituzte

Euskalerria Irratia

Navarrabiomed-eko langileek elkarretaratzea egin dute.

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko langileak lanuzteak eta mobilizazioak egiten ari dira lan baldintzak osasun profesionalek dituztenekin parekatu daitezen. Nafarroako Gobernuak 2027rako aurrekontuetan diru partida txerta dezala exijitzen ari dira. Astearte eta ostegunetan bi orduko lanuzteak eginen dituzte eta euren egoera kalean ikusarazi dadin baita mobilizazioak ere. 

Duela hiru urte hasi ziren hitzarmena negoziatzen  Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko lan batzordeko kideak eta enpresa zuzendaritza. Akordioa erdiestera iritsi ziren: Espainiako ikerketa lege batean oinarrituta iritsi ziren horretara, bertan jasotzen da, osasun profesionalen baldintza eta kategorietara parekatu behar direla euren lan baldintzak: "Hitzarmena sinatu bai, baina baliabide ekonomikoak ez dira iristen ari Nafarroako Gobernuarengandik", adierazi dute gaur lan batzordeko eledunek elkarretaratzea egin duten bitartean. 

Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean kudeatzen da publikoki. 2012an sortu zen, eta eginkizun du ikerketa biomedikoa sustatzea eta erraztea, osasun-sistema publikoaren kalitatea hobetuko duten terapiak txertatu eta garatzeko. Gaur egun, zentroa 18 ikerketa-unitatetan eta 7 zerbitzu zientifiko-teknikotan antolatzen da, ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko.

Osasun Departamentuari eskatu diote 2027rako aurrekontuetan sartu dezala Navarrabiomed-en aritzen diren profesionalentzako ezinbestekoa den baldintza duinak ziurtatzeko. Hori iritsi arte, mobilizatzen segitzeko asmoa erakutsi dute.140 langile aritzen dira Navarrabiomeden ikerketa biomedikoan. LAB sindikatuak ditu langileen 9 ordezkari langileen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!