Gaur egun, sare sozialak ezinbesteko sozializazio-eragile bihurtu dira. Gazteen eguneroko bizitzan presentzia handia dute, eta haien iritzietan, harremanetan eta munduaren ikuskeran eragiten dute. Sare horietan, gainera, askotariko diskurtsoak eta ideologiak aurkitzen dituzte, baita beren zalantzei erantzun errazak eskaintzen dizkieten mezuak ere.
Gazteek galderak egiten dituztenean, ez dute beti erantzun sakon edo konplexurik aurkitzen. Batzuetan, ziurtasuna, azalpen sinpleak eta errudun argiak eskaintzen dituzten diskurtsoak erakargarriagoak izan daitezke. Hor dago, neurri batean, Vito Quiles bezalako pertsonaien arrakastaren gakoetako bat: gatazka sortzen duten mezuak zabaltzen dituzte, jendearen arreta erakartzen dute eta, aldi berean, eztabaida pizten dute.