Martinezek hainbat emaitza on lortu ditu aurten, baina nahi baino apalago aritu zen Europako Txapelketan. Hain justu, Europako txapeldun izana da; 2022an izan zen hori, eta sasoi hartan brontzezko domina ere lortu zuen Munduko Txapelketan. Bada, geroztik, ez du urte magiko hartako maila berreskuratu. Hesi lasterketen munduan hainbat hesi topatu ditu Martinezek, eta bere ibilbideari begiratu sakona egin diogu Kirolerrian izan dugun solasaldian.