Villatuertako Udalak D eredua eskaini nahi du herriko ikastetxean

Euskalerria Irratia

Villatuertako ikastetxean eskola egun bat. Argazkia:cpivillatuerta

Villatuertako Udalak, PSNren alkatetza duenak, herriko ikastetxean D eredua eskaini dezala eskatu dio Hezkuntza Departamentuari. Modu horretan, herriko zortzi familiaren eskaerak aintzat hartu ditu eta murgiltze eredua herrian egin dezaten eskaera erregistratu du. Zortzi familia horien haurrak euskarazko haur eskolan ari dira eta herrian bertan euskarazko murgiltze ereduan segitu ahal izateko nahia plazaratu dio Udalak departamentuari. 

PSNko alkate batek eskatu dio Hezkuntza kontseilariari D eredua, euskarazko eredua, ezarri dezala herriko eskola publikoan. Horrela eskatu diote Villatuertako zortzi familiek Villatuertako Udalari ere. Hezkuntza departamentuan erregistratutako eskarian, Maria Jose Calvok, landa eremuko eskola indartu eta egun herriko haur eskolan ari diren txikiek, beren hezkuntza ibilbidea herrian bertan jarraitzeko aukera izan dezaten. Izan ere, egun, herriko haur eskolan, udalaren esku dagoena, baina enpresa batek kudeatzen duena, B2 euskarazko maila eskakizuna eskatzen zaie hezitzaileei herriko hainbat familiak eskatuta. Haur horiek abiatua dute euskaraz beren ibilbidea. Orain arte, Lizarrako eskolara edo ikastolara joan behar zuten euskaraz Villatuertan ikasi nahi zuten txikiek. Hori aldatzeko eta herrian segi dezaten euren hezkuntza ibilbidea egiten D eredua ezartzeko eskaera egin dio Udalak Hezkuntza Departamentuari. 

Maria Jose Calvo alkateak atzo eman zuen dimisioa bere karguan, lan kontziliazio arazoak direla medio eta Maria Garin izanen da haren ordezkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!