Tuterako alkate ohi Aquiles Cuadra frankismoaren biktima gisa aitortu du Espainiako Gobernuak

Euskalerria Irratia

Agus Hernan GEBehatokiko koordinatzailea, Aquiles CUadraren ilobarekin batera, Espainiako Gobernuaren adierazpena eskuan. Argazkia: Giza Eskubideen Behatokia

Espainiako Gobernuak "legez kontrakotzat" jo du Tuterako alkate izandakoa epaitu zuen auzitegia, eta "baliogabetzat" hari jarritako zigorrak. Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroak sinatutako agiriak adierazten du Cuadrak "arrazoi politikoengatik" jasan zuela "jazarpena", Espainiako gerran eta diktadura frankistan.

Espainiako Gobernuari eskatua zioten Giza Eskubideen Behatokiak eta Aquiles Cuadra zenaren senideek legez kanpokotzat jo zitzala bai epaitegia zein epaiketa ere. Duela urtebete legez kanpokotzat jo zezala galdegin zioten 1932tik 1934ra Tuterako alkate izandakoa epaitu eta heriotza zigorrera kondenatu zuen gerra kontseilua. Orain, Espainiako Gobernuak dio "legez kontrakoa" izan zela Tuterako alkate izandakoa epaitu zuen auzitegia, eta "baliogabetzat" jo hari jarritako zigorrak. Halaber, ziurtatu du Cuadrak eskubidea duela "errekonozimendua eta erreparazio morala lortzeko eta memoria pertsonala, familiarra eta kolektiboa berreskuratzeko". Halaber, Espainiako Gobernuak "aitorpen eta erreparazio pertsonalaren adierazpena" egin duela nabarmendu du Giza Eskubideen Behatokiak. Angel Victor Torres Memoria Demokratikoko ministroak sinatutako agiriak adierazten du Cuadrak "arrazoi politikoengatik jasan zuela jazarpena, Espainiako gerran eta diktadura frankistan".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!