Hamahiru pertsona auzipetu dituzte VOXek antolatutako ekintza bat "oztopatzeagatik". Falangistak goratu nahi zituen alderdi ultraeskuindarrak eta antifaxista talde batek geldiarazi nahi izan zuen ekimen hura eserialdi baketsu baten bitartez; Julio Ruiz de Alda Falange alderdiaren sortzailea homendu nahi zuen eskuin muturreko alderdiak, baina, "mehatxuak" egin zizkietela salatu dute eta "beldurrarazi" Lizarrako kultur etxeko sarreran eserita egoteagatik. Pasa den otsailean izan zen eta orain epailearen aurretik pasa beharko dutela jakinarazi dute: azaroaren 25erako jaso dute zitazioa hamahiru lagunek. Horrez gain, gutxienez 1.500 euroko isunari aurre egin beharko diotela ohartarazi dute. Horregatik, eta horri aurre egin nahian Lizarraldean eta Garesaldean erresistentzia kutxa jarri dute martxan eta urriaren 31rako egun antifaxista antolatu dute epaiketak ekar ditzakeen gastuei aurre egiteko.
