UEU

Zabalik dago 2027an UEUn ikastaroak proposatzeko deialdia

Euskalerria Irratia

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 19tik azaroaren 16ra bitartean egongo da zabalik

Udako Euskal Unibertsitateak 2027ra begira ikastaro proposamenak bidaltzeko deialdia ireki du. Interesatuek urriaren 19tik azaroaren 16ra bitartean aurkeztu ditzakete beren egitasmoak, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza honetan. Proposamenek izaera praktikoa izan behar dute, ikasleak edukia bere kabuz inplementatu eta bere jakintza propioa sortu dezan. Jorratu beharreko arlo nagusiak berdintasuna, teknologia berriak hezkuntzan, hezkuntza-pedagogia, irisgarritasuna eta bizikidetza dira.

Ikastaroak bi motatakoak izan daitezke iraupenaren arabera. Alde batetik, 6-15 ordu bitarteko ikastaro laburrak eskainiko dira, online zein aurrez aurre Iruñean emateko. Aurrez aurrekoak udan izango dira, ekainaren amaieran eta astean zehar. Beste aldetik, 15-30 ordu bitarteko ikastaro luzeagoak egongo dira, soilik online modalitatean. Hauek 2027ko martxoa-maiatza bitartean edo iraila amaiera-azaroa bitartean antolatuko dira.

Testuinguru honetan, 2027an UEUk eta Nafarroako Gobernuak sinatutako hitzarmenak 10 urte beteko ditu. UEU oso pozik agertu da hamarkada honetan egindako elkarlanarekin eta aurrerantzean ere kolaborazio hori mantentzeko prest agertu da.

Euskalerria Irratiko Bigarren solairua saioan UEUren Nafarroako arduradun Edurne Koch izan da xehetasun guztiak eskaintzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!