Mari Jose Oraa: 'Oso garrantzitsua da gure esperientziak konpartitzea'

Euskalerria Irratia

Urriaren 19an Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzeko eta bizipenak partekatzearen garrantzia azpimarratzeko. Hala egitea garrantzitsua da Saray elkarteko lehendakari Mari Jose Oraaren ustez,  2007an izan zuen minbizia, eta nabarmendu du urte hauetan asko aldatu dela gaixotasuna bizitzeko eta horri buruz hitz egiteko modua.

Sare sozialetan gero eta ohikoagoa da minbizia izan duten pertsonen esperientziak eta bizipenak partekatzea. Bularreko Minbizia elkarteko lehendakari Mari Jose Oraa-ren ustez, horixe da nazioarteko egun honen helburuetako bat: gaixotasunaren inguruko isiltasuna haustea, esperientziak partekatzea eta gizartea sentsibilizatzea.

Izan ere, atzera begiratzea ezinbestekoa da egindako aurrerapenez jabetzeko. Oraa-k gogora ekarri du lehen emakume askok isilpean bizi izan zutela gaixotasuna, eta gaur egun, aldiz, gero eta gehiago hitz egiten dela horri buruz. Kontatu du, bere herrian 8rtero bularreko minbizia izan duten emakumeak elkartzen direla, eta horietako batzuk isilpean bizitu zutela gaitza. Hala, bizipenak partekatzeak elkarri laguntzeko eta gaixotasunari beste modu batean aurre egiteko aukera ematen dietela nabarmendu du. 

Oraa-k berak 2007an izan zuen minbizia. Garai hartako esperientzian oinjarrituta argia ikusiko du 'Céculas Caprichosas' liburuak, bigarren edizioa da, denboraren iragaman ematen duen begiradarekin berridatzi du libua.  "Atzera begiratzea beharrezkoa da zenbat aurreratu dugun ikusteko», adierazi du. Izan ere, pazienteak bere gaixotasunaren berri ez badu, zailagoa da egoerari aurre egitea, gertukoekin hitz egitea eta agur esateko aukera izatea. Oraa-ren iritziz, gaixotasunari buruzko informazioa izatea eta horretaz hitz egin ahal izatea funtsezkoa da pazienteentzat eta haien senideentzat.

Ikerketaren aldeko elkartasun-lasterketa

Bularreko minbiziaren aurkako borrokak ikerketaren garrantzia ere jartzen du mahai gainean. Urriaren 25ean elkartasun-lasterketa eginen dute, eta bildutako dirua Navarrabiomed ikerketa biomedikoko zentrora bideratuko dute. Aurten, gainera, lasterketaren 30. urteurrena ospatuko dute. Antolatzaileek 15.000 dortsal jarri dituzte eskuragarri, eta oraindik badago izena emateko aukera, nahiz eta azken egunak izan. Oraa-k herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu, ikerketari laguntzeko eta gaixotasunaren aurkako borrokan urratsak egiten jarraitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!