ERREBER

La Txamaren 'Vol.2' disko berria primizian entzun dugu

Euskalerria Irratia

Aitor Valcarlos eta Martin Cervantes La Txama taldeko kideak Bigarren Solairua saioan egon dira 'Vol.2' disko berria aurkezten. Urriaren 16an kaleratuko dute, baina Euskalerria Irratian egon dira abesti berriak primizian gurekin partekatzen

Bigarren Solairua saioan egon dira Aitor Valcarlos eta Martin Cervantes, La Txama taldeko kideak, Vol.2 disko berria Euskalerria Irratiko entzuleei primizian aurkezten. Urriaren 16an egongo da entzungai plataforma guztietan. “Urduri baino, gogotsu gaude jendearen iritzia ezagutzeko. Lan handia dago disko berri honen atzean”, adierazi dute. Aurreko diskoaren jarraipena da orain kaleratu behar dutena, “horregatik izenarekin ez ginen konplikatu. Diskoaren azala eta diseinua ere aurreko lanaren ildo beretik doa eta oraingoan ere euskorridoak eta cumbia doinuak izango dira nagusi”.

Bederatzi kantuz osatutako diskoak kolaborazio bereziak biltzen ditu: Süne “Bila-Bila” kantuan, Ene “Kaxilda”n eta Kiliki “Y si te vas” abestian. Horrela, taldeak bere soinu eta estiloen sorta zabaltzen jarraitzen du. “Martin eta Luis dira abestien proposamenak entseguetara ekartzen dituztenak eta ondoren denon artean forma ematen diegu”, adierazi du Aitor Valcarlosek.

Lana kaleratzearekin batera, kontzertu sorta berria iragarri du taldeak. Oraingoz 12 kontzertu izango dira, urriaren 24an Balmasedako jaien barrukoarekin hasiko dena. Nafarroan, Atarrabiako Aske jaialdian joko dute abenduaren 26an.

Guapanga, Kaxilda, Kompa, PEC, Social Drive, Si te vas eta Zaindu abestiak lehen aldiz entzun nahi badituzu, entzun Euskalerria Irratiko Bigarren Solairuan La Txama taldeko kideekin izan dugun solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!