Baso suhiltzailerik gabe dago gaur Nafarroa

Euskalerria Irratia

Urriaren 13arekin batera amaitu zaie kontratua uda sasoiko suteetarako lanean ziren baso suhiltzaileei. Protesta zaratatsua egin dute Nafarroako jauregiaren aurrean urte osorako kontratuak eskatzeko. "Udako suteak ekiditeko, urte osoan lan egin behar delako basoetan" azaldu dute prentsaurrean.

Motozerrak, palak, kea eta petardoak, protesta zaratatsua egun dute baso suhiltzaileek Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean. Ohartarazpen argia egin nahi izan dute honekin, "Une honetan ez da basozainik lanean Nafarroan". Urriaren 13arekin amaitu da exekutiboak martxan jarritako kontratu luzapena eta udako sute sasoia amaitutzat eman da. "Baso eremuak lurraldearen %60a hartzen eta hala ere Nafarroak du baso suhiltzaile ratiorik baxuena" azaldu dute. Eta ez hori bakarrik, "Erkidego gehienek aurre hartu digute eta dagoeneko urte osoko basozainak dituzte" adierazi dute, "Nafarroak ezin ditu baso suhiltzaile onenak izan lau hilabeteko kontratuak mantenduz, estrategia egungo errealitatera aldatu behar da". Eredu erreaktibo, prebentiboa izatera paqsatzea eskatu dute, "Sua jada piztuta dagoenean berandu delako". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!