Ostalaritzan, zein da gaur egun erronkarik handiena: langileak erakartzea ala bertan mantentzea? Galdera horri erantzuten saiatu da Natali Eskudero ostalaria. Azken urteotan gero eta gehiago entzuten dugu ostalaritzan langileak aurkitzea oso zaila dela. Baina zergatik? Zer aldatu da? Lehen ere asteburuetan edota jaiegunetan lan egiten zen, eta ordutegiak ez ziren beti errazak. Zergatik da hain zaila ostalaritzan lan egiteko jendea aurkitzea? Soldata on bat nahikoa al da langile bat lanpostu batean pozik egoteko? Lan-giroa, ordutegia edota egindako lana baloratua izateak pisua du lanpostuan jarraitzerako orduan? Bezeroak zaintzeaz gain, langileak zaintzen al ditugu?
Euskalerria Irratiko Bigarren Solairua saiora Natali Eskudero etorri da Lapiko Artean atalean ostalaritzako langileen egoeraz hausnartzera.