SEXU HEZIKETA KONTSULTATEGIA

Gorputza: biografia idazten den tokia

Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratiko Bigarren solairuan sexu heziketa kontsultategia ireki dugu Edurne Errearen eskutik. Lehenengo saioan gorputzaren inguruan aritu gara.

Sexualitatearen inguruan hitz egitea kostatzen zaigu, baita sexologiaz ere. “Zientzia bat da, medikuntza edota biologia bezala. Berria da eta ez da psikologiaren edo biologiaren atal bat, epistemologia propioa du”, adierazi digu Edurne Erreak.

Sexu heziketa kontsultategiaren lehenengo saioan gorputzaren inguruan mintzatuko gara. “Sexualitateari dagokionean, gorputza da gauza guztien hasiera. Izaki sexuatuak gara eta sexuatzen goaz gure bizitza aurrera egiten duen bitartean. Zakila edo alua izan behar dugula jakiten den momentutik jartzen zaizkigu estereotipoak eta markatzen zaigu etorkizuna. Baina gorputz bakoitzak bere bidea egiten du. Sexuazio prozesuan momentuoro garen gizon, emakume edota pertsona ez bitarrak bihurtzen joaten gara. Horri gure biografia sexuatua esaten zaio”.

Urrian ospatuko diren bi nazioarteko egun ere nabarmendu nahi izan ditu Edurne Errea sexu hezitzaileak. 21ean, trans despatologizazioaren nazioarteko eguna eta 26an, intersex ikusgarritasunarena.

Gehiago jakin nahi baduzu, Euskalerria Irratiko Bigarren solairuko sexu heziketa kontsultategiko ateak zabalik daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!